Aitorpenak

Kirol Management SLU enpresak 2012ko abenduaren 18an jaso zuen Bikaintasunerako Euskal Fundazio Euskalitek eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ematen duten “Bikaintasunaren Konpromiso Diploma”.

Kirol Management SLU enpresak 2012ko azaroaren 22an jaso zuen “Zilarrezko Bikain” ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutik.

2011ko azaroaren 11n, Emakundek (Emakumearen Euskal Erakundea) Kirol Management SLU enpresari “Gizon eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzen duen entitate” aitorpena eman zion.

 

2011ko azaroaren 11n, Euskalitek (Bikaintasunerako Euskal Erakundea) Kirol Management SLU enpresari, Kalitatearen Europar Astearen barnean, 3 K maila gorena” eman zion, erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuari dagokionez.