Lankidetzak

Entitateekin lankidetzak:

2006. urtetik, hauekin ari gara lankidetzan:

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Kirol Behatokiarekin (KIROLBEGI), Gipuzkoako kirolaren gaineko azterlana eta analisia egiten.
Mondragon Unibertsitatearekin, Kirol Entitateen kudeaketari eta zuzendaritzari buruzko ikastaro aurreratuan.
Donosti Cup-rekin.

 

2011. urtetik, hauekin ari gara lankidetzan:

Emakunderekin (Emakumearen Euskal Erakundea) lankidetza, “Gizon eta emakumeen aukera berdintasuna sustatzen duen entitate” moduan.

 

2012. urtetik aurrera:

Euskalitekin- Bikaintasunerako Euskal Fundazioa-, kalitatezko kudeaketa garatzen. Kide ebaluatzaileak kiroletarako eta turismorako, eta euskararen Bikain ziurtagirirako.

 

Enpresekin lankidetzak:

2008an, aldi baterako enpresa elkarte bat eratu genuen Avento Consultoría SL enpresarekin, proiektu berriak garatzeko.

 

Nazioartekotzea:

2005. urtean, egoitza Andorran duen Esport Organització Advent SL enpresaren bazkide sortzaileetako bat. Gaur egun, Andorrako Gobernuarentzat lanean ari gara, eskola kirolean kirol aniztasuneko eredu bat ezartzen eta garatzen, monitoreak prestatzen ditugu, eta formazioa nahiz edukiak eta irakasleak koordinatzen eta prestatzen ditugu.