Programen plangintza eta ezarpena

1995etik 2012ra:

  • Kirolarte programaren kudeaketa, kirol kudeaketa hobetzeko baliabideen zentroa, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

  • Informazio eta Dokumentazio Zerbitzua kudeatu, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

2004tik 2012ra, hauek koordinatu eta abian jarri:

  • Gipuzkoako kirola antolatzeko plana.

  • Gazte Kirol Plana, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

2005etik 2012ra, hauek koordinatu eta abian jarri:

  • Eskola kiroleko programa koordinatu eta abian jarri federazioen eta udalen arloan, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat:.

    • Federazioen arloa: Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Gipuzkoako kirol federazioen arteko harremanak: eskola kirola, programak, hitzarmenak eta araudiak egokitu.
    • Udalen arloa: tokiko egiturei laguntza teknikoa eman eskola kirola kudeatzeko eta arreta zerbitzua eskaintzeko: egutegien kontrola lehiaketa puntu guztietan, jardunaldi kopurua aztertu kategoria desberdinetan, monitoreen titulazioak ikastetxe guztietan, eskola kiroleko kuotak, koordinatzaileen lan edo kontratu egoera.

2006tik 2012ra, plangintza hau egin eta arautu:

  • Eskola umeen kirol irakaskuntzara bideraturiko kirol eskolak, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.

2009tik 2012ra, plangintza hau egin eta abian jarri:

  • Kirol arretarako eskualde mailako egiturak Tolosaldean eta Goierrin, eta udal kirolaren arretarako oinarrizko unitateak, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat.